Marc Arcis
Marc Arcis | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mouzens, 1655 |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Tolosa Okzitania, 1739 (83/84 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Jean-Pierre Rivalz (mul) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea |
Lantokia(k) | Frantzia |
Marc Arcis (Mouzens, 1655- Tolosa Okzitania, 1739), Okzitaniako eskultorea izan zen. Haren aktibitatea XVII eta XVIII. mendean eman zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antoine Rivalz (1667-1735) margolariaren ikaslea izan zen. Tolosako Agustindarren Museoan antza Rivaltzek Arcisi egindako erretratoa gordetzen da.[1] 1674tik 1677ra Tolosako Pertsona Ospetsuen Galeriarako eskulturak egin zituen: Luis XIV.a Borboikoa erregearena, Pèire Godolin poetarena...
Parisen Sorbonako elizaren barruko apainketan hartu zuen parte eta Versaillesen lan batzuk egin zituen. 1684an Akademian onartu zuten. 1690tik aurrera Toulousen bizi zen; hiri horretan kaperan desberdinen apainketan lan egin zuen eta eliza batzuetan, besteak beste, Sant Sarnin basilika eta Tolosako San Eztebe katedralean Tolosa Okzitanian 1739an hil zen.
Obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Marc Arcisen obra ezagun batzuk hauek dira:
-
Agustindarren Museoan dagoen Elisa profetaren irudia (Tolosa).
-
Agabo profeta, Agustindarren Museoan.
-
Sant Sarnin basilikaren aldarea, Marc Arcisek aurrean dagoen berunezko erliebea egin zuen.[2]
-
San Markoren medailoia, Versaillesko Notre dame elizan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez):Marc Arcisen obrak Joconde datu-basean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marc Arcis |